Zenbait tailerrekin hasi dute Gazte Eguna Aretxabaletan

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko azaroaren 23a

Bideoak egiteko zein arropa birmoldatzeko eta osagarriak egiteko tailerrarekin abiatu dute eguna Aretxabaletako gazteek. Egun osoko ekitaldi sorta dute aurretik.

10:30ean hasi dituzte tailerrak udaletxe zaharrean eta ordu horretan gazte asko batu ez den arren, egunak aurrera egin ahala gehiago batuko dira, eguerdian, bereziki, bazkaria dago-eta.

Hemen eguerditik aurrako egitaraua:

  • 13:00etan, bertso saioa udaletxe zaharrean.
  • 14:30ean gazte bazkaria eta ostean jolasak.
  • 18:00etan hasita kontzertuak: Freedom boys, 18:00etan, Orly tabernan; eta WC, 19:00etan, Haizean.
  • 22:30ean, Berri Tzaarrak, The Convicts eta Drop, udaletxe zaharrean.

Gazte Egunerako propio sortu dute bideoa ere aurkeztu dute goizean; Gabonetako Loteriaren parodia, hain zuzen ere. Hemen dago ikusgai: http://www.youtube.com/watch?v=UQEgZkG2nVo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak