Izaro Sanchezek sortutako irudiak irabazi du Udal Liburutegiaren lehiaketa

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko azaroaren 19a

Izaro Sanchezen lana hautatu dute 2014ko orri markatzailea ilustratzeko. Lehenengo aldiz antolatu du Aretxabaletako udal liburutegiak orri markatzaile edo irakur punturarako irudia hautatzeko lehiaketa. Antolatzaileak pozik azaldu dira deialdiak izandako erantzunarekin: "Guztira 36 lan aurkeztu ziren. Lehiaketa egiten dugun lehen aldia dela kontutan izanik balorazioa positiboa da bai partaidetzari eta kalitateari dagokionez ere". Irabazleak 200 euro jasoko ditu sari moduan. Parte hartzaile guztien lanak Arkupen ipiniko dituzte ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak