Gazte Eguna ospatuko dute zapatuan Aretxabaletan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko aza. 18a, 10:52

Atxabaltako Gazte Ekimenak egun borobila antolatu du zapatu honetarako. Gazte Eguna egingo dute hirugarrenez, eta besteak beste, bideogintza eta arropa birmoldatzeko tailerra, bertso saioa, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte. Aretxabaletako eta kanpoko gazteei dei egin diete bertatu eta ekintzetan parte hartu dezaten.

Hirugarren aldiz antolatu dute Gazte eguna Aretxabaletan; azkena duela bi urte izan zen. "Berriro Gazte Eguna antolatzearen arrazoia, gazteok bizirik gaudela da eta neguan herria berotu gura dugu. Jendea animatu gura dugu zapatuko ekintzetan parte hartzera eta herriko kaleak eta tabernak bete eta girotzera".

Egitarauari dagokionez, denetarik egin ahal izango da Gazte Egunean. Goizean udaletxe zaharrean elkartuko dira: bideogintza eta arropa birmoldatzeko tailerra (10:30),  dokumentala (12:00) eta bertso-saioa (13:00) egingo dituzte. 

Gazte bazkaria ere antolatu dute (14:30) eta dagoeneko ipini dituzte txartelak salgai, Orly, Haizea eta Urbaltzen eskuratu daitekez, 4 euroren truke.

Eta musikarik ere ez da faltako zapatuan Aretxabaletan. Freedom boys, WC eta AMD taldeek tabernetan joko dute, 18:00etan hasita. Gauean ostera, emanaldiak udaletxe zaharrera igaroko dira eta 22:30etik aurrera Berri Tzaarrak, The Convicts eta Drop taldeen doinuekin amaituko da hirugarren Gazte Eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak