"Duela urtebete inguru hasi ginen Loramenditik tailerra ematen. Topagunearen ekimenez sortu zen; orain arte Kurtzebarrin eta Almenen eman ditugu, DBH4ko ikasleekin gaia landuz". Hala eman du aditzera Josu Retolazak.
Oraingoan, Kuku Mikurekin eta Udalarekin batera antolatu dute. Bi saio egingo dituzte, gaztelaniaz –hilaren 26an– eta euskaraz –abenduaren 4an.
Izen-ematea zabalik
Tailerrean 0 eta 6 urteko haurren gurasoek hartu dezakete parte. Besteak beste, hizkuntza aniztasuna, hizkuntzaren galtze prozesuak, erabiltzeko zailtasunen identifikazioa eta beste landuko dituzte.
Gaztelaniazkoan parte hartzeko izen-emate epea azaroaren 22an amaituko da; eta euskarako saioa parte hartzeko hilaren 26an. 650 939 693 zenbakira deitu edo kukumikuelkartea@gmail.com helbidera idatzi.