Ibarra kiroldegian uretako jolasak antolatu dituzte biharko, eta, besteak beste, puzgarriak ipiniko dituzte. Adinka banatuta joango dira: 3-6 urte bitartekoak (16:30-17:30) –haiek gurasoekin joan beharko dute–; 7 eta 10 urte bitartekoak (17:30-18:30); eta 11 eta 12 urte artekoak (18:30-20:30). Abonatuek doako sarrera izango dute eta gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.