Gazteekin bilera eta argazki lehiaketa Aretxabaletaren irudia lantzen jarraitzeko

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko aza. 15a, 09:43

Aretxabaletako gazteek herriaz duten ikuspegia jakin guran, bilera deitu du gaurko Bagarak, 'Jar gaitezen' ekimenaren barruan. Gazte Ekimenak udaletxe zaharrean duen lokalean elkartuko dira eta herriko gazteak animatu gura dituzte 18:30ean hasiko den bileran parte har dezaten. Bestalde, argazki lehiaketa ere antolatu dute.

Gainera, Jar gaitezen ekimenetik, eta Huhezirekin elkarlanean, Aretxabaleta argazkitan lehiaketa antolatu dute. "Herriaren errealitatea grafikoki deskribatuko duten hiru argazkitako bilduma osatzea da helburua". Hala, herriaren gaineko edozein gai, arlo edo errealitate islatuz, parte hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu beharko ditu lehiaketara. Guztietatik, hamar bilduma hautatuko ditu epaimahaiak eta Arkupen ipiniko dituzte ikusgai.

Abenduaren 4a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Horretarako bidea jargaitezen@bagara.net helbidera idaztea izango da. Epaimahaiak aurkeztutako lanen artetik aukeraketa egin ondoren, kultur etxean erakusketa irekiko dute. Herritarrek, gainera, bozkatzeko aukera izango dute. Horrenbestez, bi irabazle egongo dira.

Sariei dagokienez, Ibarrako spa-gunerako eta hilabete osoko Arkupeko zine emanaldietarako sarrerak jasoko dituzte bi irabazleek. Baina, gainera, epaimahaiaren erabakiz irabazle suertatzen denak herriko jatetxe batean bi lagunentzako afaria ere jasoko du sari moduan; herritarren botoen ondorioz irabazten duenak, ostera, bertako produktuz osatutako otarrea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak