Arrasate-Arlutz taldeko xakelariek Gipuzkoako sariketa jokatzen dihardute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko aza. 14a, 17:42

Arrasate-Arlutz taldeko Toño Estevezek eta Aitor Alcaidek Gipuzkoako Xake Txapelketako azken jardunaldia jokatuko dute zapatuan, azaroak 16.

"Estevez hirugarren mailako txapelketa jokatzen ari da eta irabazten badu mailaz igoko da. Oso emaitza ona, duela hiru urtetatik jokatzen duela kontuan hartuz gero", eman dute aditzera.

Alcaidek, ostera, preferente mailan dihardu: "Partida bat galdu, beste lau irabazi eta azken norgehiagoka sailkapeneko aurrenekoarekin berdinduta, laugarren nago, bigarrenarekin puntuetan berdinduta".

Bada, zapatua pasatuta, abenduan Arrasaten jokatuko den nazioarteko txapelketa irekira begira ipiniko dira Arrasate-Arlutz taldeko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak