Herriari buruzko gazteen iritzia jakiteko bilera egubakoitzean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko azaroaren 12a

Egubakoitz honetan Bagarak gazteei zuzenduko die 'Jar Gaitezen' ekimena. Hala, Gazte Ekimeneko lokalean –udaletxe zaharrean– batzartuko dira, 18:30ean hasita, herriari buruzko alor ezberdinen gainean gazteek duten iritzia ezagutzeko asmoz.

"Herriaren diagnosia egiteko gazteek Aretxabaletaz duten ikuspegia lehenengo eskutik ezagutzea funtsezkoa da gauzak aldatu gura badira", diote Bagaratik. Horrela, azaroaren 15ean egingo duten batzarrera deitu dituzte gazteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak