Hilaren 21era atzeratu dute Aretxabaletako Ostegun Akustikoen hasiera

Mirian Biteri 2013ko aza. 8a, 11:14

Aretxabaletako Udalak antolatutako Ostegun Akustikoak lehiaketa eguenean, azaroak 14, hastekoa zen; baina, azken orduko arazoak tarteko, astebete atzeratu dute hasiera; hortaz, hilaren 21ean izango da lehen kontzertua. Hain justu, azaroaren 21ean eta 28an eta abenduaren 12an eta 19an izango dira musika emanaldiak.

Lehiaketan Debagoienean jaio edo bizi diren lau musika taldek edo bakarlari gaztek parte hartuko dute. Aipatutako eguen iluntzean, 21:30ean, ordubete inguruko emanaldia eskainiko dute herriko hainbat tabernetan. Bestalde, euskarak bere tokia izango du, emanaldi erdia, gutxienez, euskaraz izango delako. 

Publikoak emango du botoa

Kontzertuetara joaten direnek aukeratuko dituzte lehiaketaren irabazleak. Emanaldien ostean, ikusleek botua emateko aukera izango dute, tabernan bertan jarriko den postontzian utziz. Sariei dagokionez, bi banatuko dira: irabazleak 200 euro jasoko ditu, eta, bigarrenak, 100 euro.

Udaberrian, Ostegun Bidaiariak lehiaketa egin zen Aretxabaletan. Horrek izandako harrera onak bultzatuta, udazkeneko eguenak musikaz janztea erabaki du Udalak, Ostegun Akustikoak lehiaketa martxan jarriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak