Euskara elkarteko Josu Retolazak aditzera eman duenez, dagoeneko eman dute izena zenbait herritarrek: "Baina taldea handiagoa izatea gurako genuke, horregatik aldatu ditugu bai izen-ematea epea eta baita hasiera data ere".
Bost astetan zehar astehen eta eguaztenetan elkartuko dira hikan berba egiten ikasi gura dutenek. "Izena emateko Loramendira etorri daitezke interesatuak edo Aretxabaletan euskaltegira ere jo daiteke".
Ikastaroaren prezioari dagokionez, bazkideek 16 euro ordaindu beharko dituzte eta 20 euro, aldiz, gainerakoek.