1 eta 2 zihoazela iritsi dira atsedenaldira Ibarran, baina, honek ez du UDA burumakur ipini, goiari eusten jakin izan du gainontzeko minutuetan zehar. Bina berdinduta zeudela 90. minutuan azken gola sartu du UDAk eta honek sailkapenean gorantz egiteko txartela eman dio taldeari.
Taldearen "borrokarako jarrera" eta norgehiagokari eusteko gaitasuna goraipatu nahi izan ditu Albistegi entrenatzaileak, "merezitako garaipena" izan dela azpimarratuz. Aurrera jarraitzen laguntzeko giltza izan da gaurko partidua Aretxabaletakoendako.
UDA 15. postuan
Atzo arte azken postuan kokatzen zen talde aretxabaletarra, azpeitiarrak aurretik edukita, baina atzoko lehiak aldaketa positiboa eragin du UDArengan: zazpi punturekin, 15. postua eskuratu zuen. Aldi berean, Lagun Onak taldea azken postuan kokatu zen atzoko porrotarekin.