Azaroan hasiko dituzte Dantza Familian saioak Aretxabaletan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urr. 29a, 10:46

Haurrekin jolasteko, dantza egiteko eta adierazpena lantzeko Dantza Familian saioak antolatu ditu beste urte batez Aretxabaletako Jaiki elkarteak. 2 eta 6 urte bitarteko haurrei eta hauen gurasoei zuzendutakoak dira, eta dagoeneko eman daiteke izena. Lehenengo saioa, azaroaren 10ean izango da.

Duela bi urte pasatxo hasi zen Aretxabaletako Jaiki elkartea Dantza Familian ekimena antolatzen. Udazken honetan ere egingo dute, eta azaroaren 10ean izango da lehenengo saioa. Hala, hamabostean behin domeketan elkartzeko asmoa daukate (16:30-17:30).

Jaikiko Maier Etxebarriak aditzera eman duenez Kuku Miku elkartearekin batera antolatu dute aurten lehenengoz Dantza Familian: "Izan ere elkarte honen proiektuarekin oso lotuta dago ekimen hau eta horregatik batu gara elkarlanean". Kuku Mikuren egoitzan elkartuko dira saioak aurrera eramateko.

Carla Fernandezen gidaritzapean arituko dira 2 eta 6 urte bitarteko neska-mutilak eta haien gurasoak, eta jolasak, mugimenduek eta irudimenak parte hartzaileen sorkuntza gaitasuna estimulatzen lagunduko dutela eman dute aditzera antolatzaileek.

Izen ematea jaikielkartea@yahoo.es edo 943 53 43 96 telefonoan. 3 euro ordaindu beharko dira pertsona eta saioko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak