Aurkeztu dituzte Arizmendiko Kirol Taldeak

Miren Arregi Amasorrain 2013ko urr. 27a, 19:32

Egubakoitzean egin zuten Aretxabaletako Ibarra kiroldegian Arizmendi Ikastolako Kirol taldeen aurkezpena. Taldeak, banaka atera ziren kantxara. Lehena ateratzen Futboleko kadete mutilen taldea izan zen. Ondoren etorri ziren gainerako guztiak. Denera hamabi Arizmendi Kirol Elkartea osatzen duten taldeak, guztira, hamasei badira ere. Hain zuzen ere, eskaladako taldeak, mendi lasterketakoak, edota boleibolekoak, beste batzuen artean, ezin izan zuten aurkezpenean egon.

Hauek dira, Arizmendi Ikastolako Kirol Elkarteko taldeak. Futbolean, honakoak; Arizmendi-Mondra infantil neskak; Arizmendi kadete neskak, senior neskak, infantil mutilak, katede mutilak,  jubenil mutilak, senior mutilak eta futbol eskolako neskak.  Denera, 149 futbolari. Igeriketan, benjamin, alebin, infantil eta kadeteak daude. Denera dira 61 lagun. Bestetik, daude, areto futboleko taldeak: hemen guztira dira 86 kirolari, lau taldetan banatuta: Arizmendi-Eskoriatza areto futbol eskola, Arizmendi Eskoriatza infantil mutilak, Arizmendi-Aitzorrotz infantil mutilak eta Arizmendi-Eskoriatza kadete mutilak. Eta horietaz aparte, badago kadete nesken saskibaloi taldea, eskaladako taldea, mendi lasterketetakoa eta boleibolekoa. Guztira, ia 400 lagunek osatutako kirol elkartea da Arizmendikoa.

Aurkezpenaren ostean, pozik ikusi genituen neska-mutikoak. Ikasturteari gogor ekin diotela eta kirola egiteko gogotsu daudela. Diote, irabazteari baino egiteari eta saiatzeari ematen diotela garrantzia eta primeran pasatzen dutela entrenamendu eta partiduetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak