"Zure txikiarekin batera hazkunde goxoa bideratzen duen esperientzia da". Hala deskribatu dute antolatzaileek haurren masajea. Kurtzebarrikoek azaladu dutenez, hilabete eta sei hilabeteko haurrentzako gomendatuta dago ikastaroa.
Azaroaren 4ean, 6an, 11n, 13an eta 18an eskainiko dute ikastaroa eta interesatuek izena eman dezakete, 943 79 00 49 telefonora deituta.
Parte hartzaileek saioetara jantzi erosoak eta eskuoihalak eraman ditzatela gomendatu dute.