Hiru peoi kontratatzeko lehiaketa deitu du Aretxabaletako Udalak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urriaren 22a

Aretxabaletako Udalak hiru peoi kontratatu gura ditu eta lehiaketa deitu du horretarako. Langabezian egotea beharrezkoa da eta baita Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea ere.

Hilaren 30era bitartean eman ahal izango da izena; horretarako, eskabidearekin batera nortasun agiriaren kopia, Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe bezala inskribatuta dagoela dioen agiria eta lehiaketan baloratzea nahi diren egoerei buruzko agiriak aurkeztu beharko dira Udaleko erregistro orokorrean.

Informazio gehiago: http://www.aretxabaleta.com/eu/aktualitatea/lan-eskaintza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak