Egitarau oparoa antolatu du Loramendik udazkenerako

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urr. 21a, 17:49

Azaroan hasiko den egitarau oparoa antolatu du Loramendi elkarteak. Bigarrenez egingo dute Argazkizkiak literatur lehiaketa, hikan hitz egiteko ikastaroa antolatu dute eta baita orientazioko oinarrizko ikastaroa ere.

Bigarren aldiz antolatu du Loramendik Argazkizkiak literatura lehiaketa. "Idatzizko edozein testu genero eta argazki bat elkarrekin lotuta osatutako lana aurkeztu beharko da". Gaia librea izango da, eta baita generoa ere: poesia, bertsoa, ipuina...

Hiru sari egongo dira, hiruak Elkar dendan gastatzeko bonoak: 100 euro irabazleak; 60 euro bigarrenak; eta 40 euro hirugarrenak.

Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 6a izango da.

Hika ikasteko tailerra

Bestalde, azaroaren 5ean hasita eta bost astetan zehar, hika ikasteko tailerra egingo dute, astelehen eta eguaztenetan. Udaletxe zaharrean eskainiko dute ikastaroa, 18:00etatik 20:00ak bitartean.

Bazkideek 16 euro ordaindu beharko dute eta 20 euro berriz, bazkide ez direnek. Izen-ematea Loramendin bertan egin daiteke, baina baita Aretxabaletako udal euskaltegian.

Orientazio ikastaroa

Loramendik Murrukixo eta Zaraia mendi taldeekin batera antolatutako ikastaroa da Orientazioko oinarrizko ikastaroa. Azaroaren 15, 16 eta 17an emango dute. "Lehenengo saioa udaletxe zaharrean egingo dugu (teorikoa) eta ikasitakoa ondoren Urbasan jarriko dugu praktikan hurrengo bi egunetan".

Mendizaleari mapak ezagutu eta interpretatzeko, kartografian eta errealitatean erliebe orografikoak identifikatzeko oinarrizko ezagutzek emango dituzte bertan. "GPSak huts egiten digunean edo behelainoak harrapatzen gaituenean nabigatzeko baliabideak eskuratzeko" aukera izango dute parte hartzaileek.

Ikastaroaren prezioa pertsona kopuruaren araberakoa izango da: 75 euro 6 pertsonako taldea bada; 55 euro 10 pertsonakoa izanda; eta 40 euro 16 pertsona animatuz gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak