UDAk berriro galdu zuen etxean: 2-3

Mireia Bikuña 2013ko urriaren 20a

Alberto Albistegiren taldeak ez daki etxean irabazten. Puntu bakarra lortu du etxean liga hasi zenetik. Oraingoan Tolosaren kontra galdu zuen.

 

UDAren lehen gola Tolosak sartu zuen bere atean lehen zatian. Bigarrenaren lehen ordu laurdenean Tolosak bi gol sartu zituen jarraian. Etxekoek berehala berdindu zuten norgehiagoka. Ordurako Tolosa jokalari bat gutxiagorekin zegoen. Bada, UDAk ez zuen egoera aprobetxatu. Etxekoak ere jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren, eta lehia bukatzear zegoela, hirugarrena sartu zuen Tolosak. Kolpe gogorra azken minutuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak