Euskal Herriko, Gaztela-Leongo, Extremadurako, Galiziako eta Errioxako gastronomia presente egongo da domekan Aretxabaletako jaialdian.
Baina janariaz gainera, Errioxako Agrupación de Habaneras de Calahorrak, Galizia etxeko taldeak eta Gaztela-Leongo San Fernandok emanaldiak eskainiko dituzte.
Bestalde, etxeko patxaran lehiaketa ere egingo dute domekan bertan; 19. aldia izango da.