Astean behin elkartzen dira, taldetan eta ordubetez euskaraz berba egiteko saioak izaten dira. Iaz zazpi talde elkartzen ziren Aretxabaletan, bost bat pertsona bakoitzean.
"Urtean zehar ekintza ezberdinak antolatzen dira, herrian zein eskualdeko beste herrietako taldeekin". Urrian zehar eman dezakete interesatuek izena, baita aurrerago ere, "baina lehenbailehen" egitea gomendatu dute. Egitasmoan parte hartzea doakoa da.