Goizean, Arrasateko Forumen batu dira 25 korrikalari inguru eta korrika joan dira Aretxabaletako bidegorrian dagoen iturriraino. Bertan, Tasioren familia zegoen eta sorpresa handia hartu dute horrenbeste korrikalari ikusi dituztenean korrikalaria omentzeko. Omenaldi xumea, motza, sentikorra eta familiartekoa izan da, ekitaldi ezin hobea korrikalari maitatua omentzeko.