Urriaren 19an grabatuko dute Kantari Aretxabaletan eta saioko gidari Amaia Txintxurretak azaldu duenez, helburu zehatz bat edukiko du biharko entseguak: "Hain zuzen ere, datorren zapatuko saioaren grabaketaren ordua iristean, oholtza ezagutzea eta taula gainean eroso sentitu daitezela da biharko entseguen helburua".