Hilaren 20an Tuteran egingo den Nafarroa Oinezera joateko autobusak ipiniko dituzte aurten ere ibarreko euskara elkarteek. Aretxabaletan Loramendi elkartean eman beharko da izena urriaren 17a baino lehen. Aretxabaletan 09:00etan irtengo da autobusa, eta 19:00etan itzuliko da. Bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte, 12 euro berriz, gainerakoek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.