630.000 euro utzi ditu Aretxabaletan ONCEko kupoiak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urriaren 9a

Imanol harategian eta Ibarra jatetxean saldutako ONCEren kupoiak sari potoloa utzi zuen astelehenean Aretxabaletan. 60.179 zenbakia izan zen saritua eta kupoi bakoitzeko 35.000 euro banatu ziren.

Imanol harategitik aditzera eman dutenez, "auzoko jendea da" batez ere, eta oso pozik gaude guztiok sariarekin.

"Guk 13 kupoi saldu ditugu eta Ibarra jatexean beste bost. Nahiago genuke diru gutxiago tokatu balitzaie bakoitzari, baina ostera, jende gehiagok eraman balu saria etxera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak