Herbehereetako 39 ikaslek astebete egingo dute Aretxabaletan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urr. 7a, 12:30

Kurtzebarri institutuaren ikasle truke programarekin etorri dira gurera.

Egunotan ingelesa eta nederlandera sarri entzungo da Aretxabaletako kaleetan. Cuijk herriko Merlet College ikastetxeko 39 ikasle eta hiru irakasle zapatu eguerdian iritsi ziren Aretxabaletara, eta zazpi egun egingo dituzte herrian.

Kurtzebarri institutuak urtero egiten duen ikasle truke programaren bitartez dira gurean. Zortzigarren urtea da Kurtzebarrik truke programa hori egiten duela.

Gaur goizean harrera ekitaldia egin diete ikasle atzerritarrei. Arkupe aretoan aurreskua dantzatu diete Aretxabaletako ikasleek eta Ana Bolinaga alkateak ongietorria eman die herriaren izenean. Argazkia ere atera dute guztiek batera eskola atarian.

Ikasleek 14-17 urte bitarte dituzte eta Aretxabaletan astebete egin ostean itzuliko dira etxera. Martxoan egingo dute Herbehereetara Kurtzeberriko ikasleek: martxoaren 15etik 21ra, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak