'Zuhaitz Herrira' aldarrikatu zuten atzo Aretxabaletan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urr. 3a, 16:29

Atzo arratsaldean giza-katea egin zuten Aretxabaletan 50 lagun inguruk. Zuhaitz Errasti bihar, egubakoitza, epaituko dute Parisen eta elkartasuna adierazteko ekimena izan zen atzokoa.

Mitartetik irten eta Herriko Plazaraino giza-katea egin zuten atzo arratsaldean, Zuhaitz Herrira lelopean. 50 lagun inguruk hartu zuten parte eta Zuhaitz Errasti presoari elkartasuna adierazi eta bide batez euskal presoen egoera salatzeko. "Milaka kilometrotara daude batzuk, oso gaixorik besteak...".

Era berean, asteon eginiko  Herrira mugimenduaren aurkako atxiloketak salatu gura izan zituzten.

Epaiketa bihar Parisen

Bihar, egubakoitza epaituko dute Zuhaitz Errasti presoa Parisen. Aretxabaletarraren bigarren epaiketa izango dela azaldu du Haritz Errasti, presoaren anaiak: "Nahiko urduri dago epaiketarengatik. Epaileak 8 urteko zigorra ezarri zion baina fiskalak errekurtsoa ipini du, 12 urte gura dituelako. Orain erabakiko dute zenbat urte bete beharko dituen kartzelan".

Herritar talde batek Pariserako bidaia egin du Errastiri elkartasuna adierazteko. "Aspaldi ikusi ez dituen pertsonak bertan egoteak indarra ematen dio". Herritarren babesa eskertu dute bai Errastiren senideek eta baita lagunek ere.

2009an atxilotu zuten Zuhaitz Errasti Frantzian eta ordutik Bordeleko kartzelan dago. "Azpimarratu gura dugu Frantziako kartzeletako egoerak txarrera egin duela urtez urte. Preso sozialen egoera ez da ona, baina politikoena are okerragoa da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak