Ertzantzak aditzera eman duenez, 15:30ak inguruan jaso zuten abisua Aretxabaletako osasun zentrotik, bertaratutako adineko gizon batek buruan zituen zauriak zirela eta.
Ertzaintzak prentsa ohar bidez azaldu du biktima bere etxean zegoela maizterra azaldu zenean. "Alokairua ez ordaintzeagatik sortutako zorraren harira eztabaidatu ondoren, ustezko erosotzaileak mailuaz jo zuen buruan". Horrez gain, ordubete inguruz eragotzi zion etxetik irtetea, Ertzantzak zabaldu duenez.
Poliziak ikerketa abiarazi eta ustezko erasoltzailea atxilotu zuen. "Odol arrastoak zituen erropetan, eta bizi den etxean mailua aurkitu zuten".
Gaur, eguaztena, epaitegira eraman dute ustezko erasotzailea.