Aretxabaletako San Migel jaiek inoiz baino jende gehiago erakarri dute aurten

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko irailaren 30a

Egubakoitzeko kantu afariarekin hasi zituzten jaiak giro herrikoian. Zapatuko azokak ere harrera oso ona izan zuen eta arratsaldeko Larrain Dantza inoizko jendetsuena izan zen. Domekako herri kirolen ostean, Aretxabaleta Abesbatzaren emanaldiak itxi zituen aurtengo San Migel jaiak.

Asteburu borobila izan dute aretxabaletarrek: aurtengo San Migel jaiek inoiz baino arrakasta handiagoa izan dute eta herritarrak pozik agertu dira emaitzarekin.

Kantuan hasi zituzten jaiak egubakoitzean: Durana kalean kantu afaria egin zuten eta giro paregabe eta herrikoia izan zuten aretxabaletarrek.

Zapatu goiza indarrez hasi zuten azokarekin, barazki, talo eta sagardoz inguratuta eta, urtero legez, baserritar jantzita joan ziren azokara aretxabaletar gehienak.

Arratsaldean, herri bazkaria egin ostean, Beinke-Loramendi dantza taldekoek eta beste herritar askok Larrin Dantza jendetsua egin zuten Herriko Plazan.

Atzo, domeka, aje larregi ez zutenak herri kirolak ikustera ere animatu ziren. Harri-jasotzaile, trontzalari eta aizkolariek Herriko Plaza bete zuten.

Arratsaldean, Aretxabaleta Abesbatzaren emanaldiak itxi zituen aurtengo San Migel jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak