Nahiz eta aukera batzuk izan, golik ez zen izan zapatuko partiduan. Bi zati argi bereiztu ziren: lehenengo zatian talde aretxabaletarra gailendu zen jokoan. Joko polita erakutsi zuten jokalariek bai, baina ez zuten inongo punturik eskuratzea lortu.
Bigarren zatian hernaniarrek menderatu zuten jokoa, baina, etxean jokatuta, azpimarratzekoa da, Alberto Albistegi entrenatzailearen arabera, ez zutela gehiegi arriskatu garaipena lortzeko asmotan.Orokorrean partidu lasaia izan zen: hiru txartel hori jaso zituen UDAk eta esan bezala, ez zuten inongo golik sartu.