Herri Kirolak izan dira domeka goizeko protagonistak Aretxabaletako San Migeletan

Ander Larrañaga 2013ko irailaren 29a

Aizkolari, trontzalari eta harri-jasotzaileek, jendez bete dute San Migeletako azken egunean Aretxabaletako plaza: eguraldiak lagundu du, baina, herri kirolek beti erakarri izan dituzte aretxabaletarrak, nahiz eta ajeak oztopoak jarri dituen gaurkoan. Ikuskizuna eskaintzeaz gain, gaurkoan, antolatzaileek gonbita egin diete aretxabaletarrei harria jasotzen proba egiteko: Iñaki Perurena harri-jasotzaileak, oroimenezko harritxoa eman die, harri jasotzea lortu dutenei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak