Anastasio Duran aretxabaletarra hil da Atxondoko Sorginen Lasterketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko irailaren 29a

Anastasio Duran 50 urteko aretxabaletarra bihotzekoak jota hil zen atzo Atxondon egiten den herri lasterketan. Arrazola inguruan zegoela eman zion bihotzekoak eta antolakuntzaren anbulantzia bat desfibriladore batekin heldu arren, ezin izan zuten ezer egin Aretxabaletako korrikalaria suspertzeko. Osakidetzaren helikoptero bat ere bertaratu zen, baina orduan ere mediku taldeak ez zuen 50 urteko gizonezkoa suspertzea lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak