Ibarra kiroldegiaren lehenengo urtea, "gogorra baina emankorra"

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ira. 27a, 10:30

2012ko irailaren 3an ireki zituen Ibarrak ateak aurrenekoz, eta urtebeteko ibilbideak emandakoak jakinarazi dituzte zuzendaritzako kideek.

"Gogorra izan da. Urtebete egin dugu eraikin berri baten, bere gauza on eta txarrekin. Esaterako, toki berria izatea erakargarria da, polita delako, edo instalazio berriengatik...".

Baina, era berean, martxan ipintzeko orduan zailtasun batzuk izan dituztela gaineratu dute: "Eraikina ere ezagutu behar da –makinak, igerilekuak, funtzionamendua bera, eta abar–, eta obra baten ondorioz sortzen diren arazoei aurre egin behar izan zaie. Eta, jakina, denbora behar da horretarako".

Bazkideen %20 kanpokoa

Krisiak laguntzen ez duen arren, poliki-poliki badoaz bazkide gehiago lortzen. "Jende askori eragiten dio krisiak, argi eta garbi. Dena dela, gure aldetik saiatu gara erraztasunak ipintzen, esate baterako, eskaintza bereziekin".

Horren adibide da urtebetea ospatzeko –eta, bide batez, bazkide berriak lortzeko– egindako azken eskaintza. "Hain zuzen ere, bazkide den norbaitek bazkide berri bat ekarriko balu, %25eko deskontua izango lukete guztiek".

Urtebetean herriko kiroldegia 2.100 bazkide inguru izatera iritsi da. "Gehienak aretxabaletarrak diren arren, %20 Debagoieneko beste herri batzuetakoak dira; batez ere, Arrasatekoak, Aramaiokoak eta Eskoriatzakoak. Hala, nahiz eta herriko kiroldegia izan, "nolabait ibar osoarena ere badela" pentsatu gura dute.

Eskaintza zabala

Urtebete honetan den-dena ipini dute martxan eta jende asko mugitu dute eskaintzek: ikastaroak, gimnasioa, spa-gunea eta kanpoan eguzkia hartzeko Otalazelai solariuma...

Eta Ibarrako rokodromoak ere inguruko jende asko erakartzen duela eman dute aditzera kiroldegitik. "Lehiaketak antolatu dira, ikastaroak... Askotariko zailtasunak ditu eta jendea gustura ibiltzen da paretan gora eta behera eskalatzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak