'Bertso-eskola zabala' gaur Arkupen

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko irailaren 24a

Gaur, 18:45ean hasita, "bertso-eskola bat nolakoa izan daitekeen probatzeko aukera" izango dute gura duten guztiek Aretxabaletan. Lekaixokak antolatu du ekimena, eta, bertso-eskolako Miren Amuritza eta Xabier Arenatza irakasleek gidatuta, ariketa errazak eta dibertigarriak egingo dituzte bertaratzen direnek. Arkupen izango da eta jende guztia gonbidatu gura dute parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak