San Migelak ate joka

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ira. 23a, 17:55

Ate joka daude San Migelak. Festa giroan murgilduko da Aretxabaleta asteburuan. Besteak beste, kantu afaria, Artisau eta Nekazaritza Ekologikoaren XIX. feria eta I.go ganadu feria zein Beinke-Loramendi dantza emanaldiak antolatu dituzte. Iñaki Perurenak ere erakustaldia eskainiko du Herriko Plazan. Egitarau osoa albiste barruan.

Irailak 27, egubakoitza

18:30 ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK. Aretxabaletako gaiteroekin batera.
19:30 ZIRIKA ZIRKUS taldearekin “Dantzateke” Herriko Plazan
21:00 KANTU AFARIA. Durana kalean

Irailak 28, zapatua

Ondorengo guztiaz gain, goizeko 10:00etatik 14:00etara, “Artisau eta Nekazaritza Ekologikoaren XIX. FERIA, Durana kalean, eta Aretxabaletako I. Ganadu Feria, Arlutz kantxan.

10:00 DIANA Aretxabaletako txistulariekin.
10:00 Tril emakume taldeak antolatuta, TALO TXOSNA, goizean zehar. Pagaldai tabernan.
11:30 Leizarra Musika Eskolako TRIKITILARIAK. Kaleetan zehar.
11:30 Kantuz kalean. Basotxo elkarteko abesbatza kantuan ibiliko da herriko kaleetan zehar, Arrasate eta Eibarko jubilatuen elkarteetako abesbatzekin batera.
12:45 TXALAPARTA. Durana kalean.
13:00 Simon Otxandategi taldearen JOALDUNAK. Durana kalean.
14:30 HERRI BAZKARIA. Iturrigorri frontoian
19:00 “Beinke-Loramendi” dantza emanaldia. Durana kalean.
20:00-21:30 / 22:30-00:30 AI ENE taldea. Herriko plazan.
12:00-02:00 Droga-kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko prebentzio ekintza bat egingo du Ai Laket! elkarteak Testing progamaren barruan. Mitarte kalean.

Irailak 29, domeka

11:00 DIANA, Aretxabaletako gaiteroekin.
13:00 HERRI KIROLAK, Herriko plazan.

  1. Trontza, txinga proba eta lokotx-bilketa: Irati eta Ainhoa
  2. Aizkolariak: 8 kanaerdiko aizkoran, eta 15 itzuli korrika: Aitzol Atutxa eta Jon Rekondo
  3. Harri-jasotzailea: Harri ezberdinekin arituko da: Iñaki Perurena

16:00 XXI. SAN MIGEL MUS TXAPELKETA. Herriko plazan. Garaikurra, txapela eta dirua emango zaie lehenengo sailkatuei. Izena ematea: 15:15etik 15:45era, 20 €.
19:00 Mikel Deunaren KONTZERTUA, Aretxabaleta Abesbatzarekin. Herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak