Herritarren babesarekin aurkeztu zituen UDAk aurtengo taldeak

Leire Kortabarria 2013ko ira. 21a, 13:08

Aretxabaletako plaza jai-gune bihurtu zen atzo arratsaldean, herriko futbol taldeen aurkezpena dela-eta Denetara, 200 bat jokalari batu ziren, eta herritar, zale eta guraso piloa.

2013-2014 denboraldirako UDAk dituen talde guztiek euren burua aurkeztu zuten: alebinak, bi infantil talde, kadeteak, bi jubenil talde, lehenengo erregionaleko taldea eta ohorezko erregionaleko taldea. Dena jai giroan eta herritarren babesarekin egin zuten UDAko jokalariek, teknikoek eta zuzendaritzako kideek. Argazki ofiziala atera zuten herriko plazan.

Talde guztien babeslea Bertikal da eta hori ere aurkeztu zuten atzo. Aretxabaletar batek asmatutako jokoa da Bertikal, eta leku askotan komertzializatzen dabil. UDAko arduradunek oihartzun handiagoa eman gura diote horrela herritar horren asmakizunari.

UDA elkarteak taberna ipini zuen, finantzaketari beste bultzadatxo bat emateko, eta bazkide txartelak banatzeko ere aprobetxatu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak