'Bertso-eskola zabala' ekimenean parte hartzeko dei egin dute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko irailaren 21a

Datorren hilaren 24an, martitzenean, "bertso-eskola bat nolakoa izan daitekeen probatzeko aukera" izango dute gura duten guztiek Aretxabaletan.

Lekaixokak antolatu du ekimena, eta, bertso-eskolako Miren Amuritza eta Xabier Arenatza irakasleek gidatuta, ariketa errazak eta dibertigarriak egingo dituzte bertaratzen direnek. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, 18:45ean hasiko da Bertso-eskola zabala ekimena, Arkupe kultur etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak