Zirkuko pailazokerien esketxak domekan Zaraia aretoan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko irailaren 20a

Domeka honetan, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek Kontxo, kontxo ikuskizuna taularatuko dute Zaraia aretoan, 17:00etan hasita. Ohi duten moduan, irri bat marraztuko dute ikusle bakoitzaren aurpegietan.

Hain zuzen ere, askotariko esketxekin osatutako ordubeteko saioa eskainiko dute hiru pailazoek: "Zirkuan ikusi ohi diren pailazokeriak izango dira, baina ukitu modernoarekin, hori bai". Sarrera hiru euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak