Gaur aurkeztuko ditu UDAk denboraldi berriko taldeak plazan

Xabier Urtzelai 2013ko irailaren 20a

 

Aretxabaletako futbol taldeak jaialdia egingo du gaur, egubakoitza, Aretxabaletan –erdiko plazan izango da ekitaldia. Eta jaialdi hori baliatuko dute 2013-2014 denboraldiko talde guztiak aurkezteaz batera Bertikal izeneko babesle berria aurkezteko. 

Ekitaldia hasteko, 17:30ean alebin mailako Futbol 7ko txapelketa egingo dute plazan, eta 19:00etan talde guztiak aurkeztuko dituzte, jantzi berriekin. Ondoren Lide Pagaldai eta Lur Gurrutxaga trikitilarien emanaldia izango da, eta Bertikal babesle berriaren jokoa ere erakutsiko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak