"Eguraldiak lagundu zuen, eta nahiz eta zapatuan inguruko beste herrietan ere ekintza mordoxka zeuden antolatuta, pertsona ugari bertaratu zen Ixadebalderen eskaintzak ezagutzera. Jende gehien eguerdi partean elkartu zen eta giro polita egon zen, oro har, egun osoan zehar". Hala eman du aditzera Idoia Elexpuru merkatarien elkarteko presidenteak.