Urbaltz Eguna ospatuko dute zapatuan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ira. 17a, 11:23

Beste urte batez Urbaltz Eguna ospatuko dute zapatuan Aretxabaletan. Urbaltz elkarteak antolatuta, zer egin egongo da egun osoan zehar; herri bazkaria zein Los Galerna eta Burning Flag taldeen emanaldiak, besteen artean.

"Lehen Urbaltzeko bazkideak bakarrik elkartzen ginen, baina 2010ean 25. urteurrena zela eta elkartu ginenetik, urtero herritarrekin batera ospatzen dugu Urbaltz Eguna". Hala eman du aditzera elkarteko Jose Luis Martinek.

Aurten ere Mitarte plazan elkartuko dira eta ekimen guztiak bertan eramango dituzte aurrera, "eguraldiak uzten baldin badigu, behintzat".

Bai gazteek eta baita helduek edukiko dute zer egin. Txikienentzako puzgarriak egongo dira, beraientzako antolatutako bazkaria prestatuko dute, eta jolasekin gozatuko dute arratsaldean.

Trikitilariak, bertsolariak, herri bazkaria eta Los Galerna zein Burning Flag taldeen emanaldiak nagusituko dira zapatuan zehar.

Bazkarira joan gura dutenek Urbaltzen edo elkartean erosi ditzakete txartelak. Kopuru mugatua egongo dela eman dute aditzera antolatzaileek.

Egitaraua

11:00 Umeen puzgarriak
12:00 Trikitilariekin kalejira
14:00 Umeen bazkaria (10 euro)
14:30 Bazkaria (20 euro)
Ondoren bertsolariak eta trikitilariak
16:30 Umeen jolasak
19:00 Kontzertuak: Los Galerna eta Burning Flag

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak