Ikusgai daude Marije Carrilloren ikasleen lanak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ira. 16a, 17:36

Irailaren 2a ezkero eta hilaren 30era arte daude Marije Carrillo pintura ikasleen lanak Aretxabaletako Arkupen ikusgai. Aretxabaletarrak 15 ikasle inguru ditu, eta gehienen lanak zintzilikatu dituzte erakusketa aretoan.

Dena dela, azken horren harira, honakoa jakinarazi du irakasleak: "Urtebetean euren margolana amaitu ahal izan dutenek ipini dute, ez denek".

Erakusketara joaten direnek askotariko koadroak ikusiko dituzte; batzuk tradizionalagoak dira eta beste batzuk, berriz, modernoak. Carrrilloren esanetan, gaia librea izan da, eta horrek eragina izan du emaitzan.  Besteak beste, baserriek, natura hilek eta arte garaikideko lanek osatzen dute erakusketa.

Ordutegia

Bada, ordutegi hau izango du erakusketak: astegunetan, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak