Iñito Roldanek eta Julen Axpek Gipuzkoako txapelal lortu dute

Imanol Gallego 2013ko irailaren 15a

CDR-Lizarralde taldeko Roldanek master mailako Gipuzkoako txapela lortu zuen. Axpek aldiz, junior mailako Gipuzkoako irabazle izan zen.

Zapatukoa mendi bizikletako zazpigarren froga izan zen. Azken froga hori, euskal txapelketarako baliogarria izateaz gain, Gipuzkoako txapelketako froga ere izan zen. Bada, CDR-Lizarralde taldeko Iñigo Roldanek master mailako Gipuzkoako txapela lortu zuen. Julen Axpek aldiz, junior mailako Gipuzkoako garaile izatea lortu zuen. Biek ala biek, denboraldi ona egin dute, eta Roldanek urte guztian izandako erregulartasunari esker, master mailako Euskadiko txapela ere lortu du. Talde bereko elite mailan lehiatzen den Zigor Urainek 10. postuarekin konformatu behar izan zuen.


Dudarik gabe denboraldi borobila egin dute Dorletako Amako txirrindulariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak