'Leihotik mundura, Pupu eta Lore' ikuskizuna domekan

Imanol Beloki Unamuno 2013ko irailaren 12a

Kukubiltxo taldearen Leihoak mundura, Pupu eta Lore irailaren 15ean izango da, 17:00etatik 18:00etara, Aretxabaletako Zaraia aretoan. Gaztetxoenek antzezlan bikaina izango dute ikusgai, eta baita ondo pasatzeko aukera paregabea ere.

Pako Aristik idatzitako, Josu Camarak zuzendutako eta Marifeli Etxeandiak eta Ainhoa Alberdik antzeztutako Leihoak mundura, Pupu eta Lore lanak fantasiazko mundura eramango ditu ikusleak.

Bi pailazo txikiek mundua deskubrituko dute, Lagun txakurra bidaia-lagun dutela. Irudimenaren mundua erakusten duen leihoa zabalduz, ipuinak eta mezuak kontatuko dituzte bertako hodei eta loreek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak