Su hartu du auto batek Aretxabaletan

Goiatz Arana Begiristain 2013ko irailaren 11

Eguerdian, ordu bata pasatxo zenean, izan da gertaera. Arrasatetik Aretxabaletara bidean auto bat kolpeka hasi da eta Aretxabaletako herri sarreran bazterreratu eta geratu egin da. Bertan zihoan emakumezkoa autotik atera da eta kapotatik kea botatzen zuela ikusi du. Gutxi barru, sutan hasi da, eta suhiltzaileek itzali dute; zauriturik ez da izan. Gertaeraren ondorioz, tarte batean, txandaka eman dute bidea, baina behin autoa garabiarekin erretiratuta, errepidea erabat zabalik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak