Lekaixoka bertso eskola sortu dute Aretxabaletan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ira. 10a, 18:30

Bertso-eskola jaio da Aretxabaletan. Lekaixoka izena ipini diote, bertso-zaletasuna sustatzeko helburua dauka eta herrian bizi diren guztientzako elkargunea izan gura du.

Hamar bertso zaleren ekimenez sortu dute bertso-eskola Aretxabaletan. Lekaixoka izena ipini diote eta asmoa herrian bertso zaletasuna sustatzea dela eman dute aditzera bultzatzaileek. 

Bi ardatz izango ditu Lekaixokak. Batetik, eskola bera egongo litzateke, eta gura duten guztiak bertaratu daitezke, "Lehen Hezkuntzako 4. mailatik gorakoek", eman du aditzera Beñat Zamalloa, bertso eskolaren sustatzaileetariko batek.

Bigarren ardatzak herritarrak ditu oinarri. Herrian bizi diren guztiei bat-batekotasunarekiko zaletasuna "kutsatu" gura diete. Horretarako, esate baterako, plaza erosoak sortu gura dituzte, eta bestalde, kultur eragile izanik gaiarekin lotutako ekimenak antolatzeko nahia ere azaldu dute.

Bi irakasle izango ditu bertso-eskolak: Miren Amuriza helduez arduratuko da, eta Xabier Arenaza, berriz, txikiez. Interesa dutenek irailaren 16tik 30era eman ahal izango dute izena, Arkupeko harreran. "Urtean 50 euro kostatuko da, eta epe bakarrean zein bitan ordaindu ahal izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak