Bazkide kanpaina abiarazi du Kuku Mikuk

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ira. 10a, 17:24

Kuku Miku elkarteak eman dio hasiera ikasturteari. Horretarako, bazkidetza kanpaina ipini du martxan eta herritarrei dei egiten diete elkartearekin bat egin dezaten. Irailaren 16tik urriaren 7ra bitartean egongo da horretarako aukera.

Kuku Mikuk bazkidetza kanpaina ipini du martxan; 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituztenek aukera dute irailaren 16tik urriaren 7ra bitartean bazkide egiteko. Ikasturteko kuota 30 euro izango da eta kideek elkarteak antolatzen dituen hitzaldietan zein tailerretan parte hartu ahal izango dute. "Durana kaleko lokalaz gozatzeko aukera ere badugu".

Ate irekien eguna ere antolatu dute elkar ezagutzeko: urriaren 4an, 17:30ean hasita. "Eta gainera, gure jarduera auzolan bidez eta era asanblearioan garatzen dugu; 1.go bilera urriaren 20an izango da".

Haurren hezkuntza ardatz

Bestalde, 0-3 eta 3-6 urte arteko haurren hazkuntzarako laguntza taldeak sortuko dituzte. Hilean behin elkartuko dira, goiz zein arratsaldez. 

Aurretik baina, hitzaldi informatiboa antolatu du elkarteak. Amalur Amatasunaren Laguntza Zentroko Ana Bacigalupek emango du, hilaren 23an, 10:30ean eta 18:00etan. Goizez joateko asmoa izan ezkero, kukumikuelkartea@gmail.com helbidera idatzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak