Markel Uriarterekin hasiko du 'Harmailatik' saioak denboraldia

Xabier Urtzelai 2013ko irailaren 1a

Iraila hasteaz batera estreinatuko du Harmailatik kirol saioak ikasturte berria (astelehena, 22:00), eta indarrez hasiko da, Markel Uriarte rider-a izango dugu-eta platoan. Orbea etxeak apustu polita egin du aurten, Orbea Meribel Enduro Crew taldea sortuta, eta talde horretako kideetako bat da Markel Uriarte. Taldearen nondik norakoez, eta denboraldiak eman duenaz egingo dugu berba Aretxabaletakoarekin. Hemen denboraldian zehar ateratako erretratu batzuk, eta jarraian taldearen aurkezpenaz duela hilabete batzuk egindako bideoa:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak