Andramaixak kalean gozatzeko jaiak

Imanol Gallego 2013ko abu. 16a, 10:43

Eguraldia medio baina Andramaixek jendea etxeetatik atera eta guztiokin batera gozatzera bultzatzen duen festa alai horietako batzuk dira. Prozesioa, Milagroko bandaren kontzertua, street boulderra... adin tarte guztientzako moduko egitarau batekin etxean geratzea ezinezkoa da.

Atzokoa Andramaixen egun handia izan zen. Goizean meza nagusia eta prozesioak jende ugari batu zuen. Ostean, Durana kalean, Milagroko bandak emanaldi polita eskaini zuen. Musika klasikoa, modernoa eta herrikoia zituen egitarau apropos bat aukeratu zuten eta jendeak gogotik egin zuen txalo. Bazkal ordua iritsi bezain laster, herria hustu egin zen.

Arratsaldean gehiago

Bazkaltzeko garaiaren ostean siesta bukatzeko edo, Milagroko bandak kalejira egin zuen. "8. urtea dugu Aretxabaletan eta oso harreman ona daukagu herriarekin" zioen bandako zuzendariak. Nabari da bai, izan eren, kalejiran egindako ibilbidean zehar jende ugari hurbildu baitzen banda txalotzera.

Emanaldia bukatu bezain laster gazte koadrila handi batek hartu zituen herriko kale eta eraikinak. Laugarren urtez street boulder txapelketa egin zuten eta ikusle mordoa erakartzeaz gain, 16 parte hartzaile izan zituzten. Aurten gainera, lehen aldiz neska talde bat ere animatu zen parte hartzera.

Festetan txikiek ere garrantzi handia izaten dutenez, puzgarri, tren eta jolas ugari izan zituzten Iralabarri plazan. Siestaren ostean gogotik disfrutatu zuten etxeko txikiei eskainitako jolas parkearekin dibertigarrian.

Eguna, gaua hobeto esanda, musikarekin borobildu zuten. Lehen bizi herriko plaza Bebe abeslariaren kontzertua izan zuten eta jaietan murgilduta jarraitu nahi zutenek txosnetan Aldats taldearen kontzertuarekin amaitu zuten festetako egun nagusia. Goizeko ordu txikietan gainera galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa ere izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak