Hasi dira "munduko jairik onenak"

Ubane Madera 2013ko abu. 15a, 12:33

"Akaso bilbainada bat esango dut, baina Aretxabaletakoak dira munduko jairik onenak". Berba horiekin, irribarre handia bat ezpainetan zuela eta Aretxabaletako alkate eta alteorde txikiak besarkatuta zituela eman zien ongi-etorri ofiziala Aretxabaletako Andramaixei Ana Bolinaga alkateak udaletxeko balkoian. Txupinazoaren danbatekoarekin eta serpentina eta globo erraldoi koloretsuekin lagunduta konpartitu zuen herrikideekin jaien hasiera. 

"Urtero-urtero jendeak bere oporrak baztertzen ditu eta etortzen da bertara, eta eskertzekoa da. Horrela egiten dira munduko jairik onenak", esan zuen herrikideekiko esker onez Aretxabaletako alkateak.

"Bai jaien hasiera eta baita bukaera ere, Andramaixak pasatu primeran (…) Giro sanuen blai,Andramaixetan beti jai!", egin zien, berriz, gonbitea bertakoei eta kanpotarrei pregoia egin zuen Jokin Larrinaga alkate txikiak (9 urte). Nikole Iriarte alkateorde txkiaren (10 urte) laguntza izan zuen hark, txupinazioa jaurtitzeko ardura berarena izan zen-eta.

Eta Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzarien laguntzarekin, ikurrinari ezinbesteko agurra eginda abiatu ziren jaietarako prestatu dituzten aurreneko ekitaldiak. Tartean, etxeko txikienek horren gustuko dituzten erraldoi eta buruhandiak atera ziren kalerik kale.

Lehenago, baina, XXXIV. Mus Txapelketa jokatu zuten 38 bikotek, "iaz baino zertxobait gutxiagok", antolatzaileen esanetan, "eta emakume bakarra".

 

Palmaresa, berriz, honako hauxe:

4. Rico-Rico anaiak (90 euro)

3. Juantxo eta Xabi bikotea (120 euro)

2. Vales eta Lopez bikotea (250 euro)

Eta 1. Rober eta Gorka bikotea (300 euro)

Bada gizonak (eta puruak) musean jokatzen zuten bitartean, etxeko txikienak (eta gurasoak argazki eta bideo-kamerekin) bainu-jantziak aldean, apar-festan murgildu ziren, harik eta txupinazoaren ordua iritsi arte.

Atzokoa eginda, gaur dute egun handia Aretxabaletan.

Hona hemen egitaraua, orduz ordu:

Abuztuak 15, Andramari Eguna

  • 10:00 DIANA, herriko txistularien eskutik.
  • 11:00 PILOTA PARTIDAK, herriko pilotari gazteen eskutik. Iturrigorri frontoian.
  • 11:00 Milagroko BANDAREN KALEJIRA zaharren egoitzaraino.
  • 11:45 ELIZBIRA.
  • 12:00 MEZA NAGUSIA. Udalbatza bertan izango da, eta, elizkizunaren ostean, txistulariek joko duten Alkate soinua-z lagunduta aterako dira elizatik.
  • 12:00 'MAGIKLOWN'. Herriko Plazan.
  • 13:30 MILAGROKO MUSIKA BANDAREN EMANALDIA. Durana kalean.
  • 17:00 MILAGROKO BANDAREN kalejira.
  • 17:30 EUSKAL PARKEA. EUSKAL PUZGARRIAK.
  • 17:30 Street boulder musikatua.
  • 19:00 En La Lona taldearen eskutik 'EXODO' kale animazioa.
  • 23:00 BEBE taldearen emanaldia. Herriko Plazan.
  • 00:00 Dantzaldia Aldats taldearen eskutik: txosnetan.
  • Jarraian Galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak