Agur, Andramaixak!

Imanol Gallego 2013ko abu. 19a, 12:08

Atsedenerako denbora gabe zapatu gauean agurtu zituzten Andramaixak Aretxabaletan. Egun hauetan Aretxabaleta jendez bete da eta hitzordu klasiko naiz berriek aretxabaletarrak etxetik atera dituzte.

Txupina bota zutenetik Aretxabaleta festaren hiriburu izan da. Algara, poza... Nabari da festa herrian oso errotuak daudela eta jende askok bere oporrak lau egun hauen arabera antolatzen dituela. "Jacan etxea hilabete osorako alokatu dugun arren, egun hauetan Aretxabaletara bueltatzen gara" zioen herritar batek. Beste batzuek aldiz gaur hasiko dituzte euren oporraldiak "Andramaixak hemen gozatzeko festak dira, behin bukatutakoan joango gara opor lekura".

Abuztua izan arren, gaur ez da urteko astelehenik errazena. Herrian nabari da lau egun bizi hauen ostean jendeak atseden hartzeko beharra duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak