Demaseko zaratarekin eta 'Mozkorra' bere lekuan jarrita, txosna gunean hasi dira jaiak

Ubane Madera 2013ko abu. 13a, 19:22

"Hamar minutu falta dira… bost minutu falta dira… seirak dira!". Eta ia-ia kanpaiak jotzeaz bat entzun zen Aretxabaleta osoan gazteek jaurti zituzten etxafuego eta traken danbatekoak, Andramaixak hasi direla iragartzen. Mozkorra tomatea igo (edo jaitsi?) zuten ostean. Oraingo honetan ezusteko barik (iaz erre egin zitzaien panpina). Eta musikarekin lagunduta, jaietan murgildu zen txosna gunea. Hala ere, gaur da jaien hasiera ofiziala, 19:00etan.

Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta, ikurrinari agurra egingo diote udaletxe aurrean, jaiei hasiera ofiziala emateko. Jarraian, alkate txikiak eta alkateordeorde txikiak pregoia irakurri eta txupinazoa botako dute. Bukatzeko, konfeti eta serpentina ikuskizuna. Jarraian erraldoiak eta buruhandiak aterako dira, Basauriko gaiteroek lagunduta.

Horren aurretik, baina, izango dira baita ere, ekitaldi solte batzuk. Kasu honetan etxeko txikienei eta karta-joko zaleei zuzendutakoak. Segidan duzue gaurko egitaraua, orduz ordu:

  • 16:00 KANPAI JOTZEA, Andramari jaiei hasiera emateko.
  • 16:30 XXXIV. MUS TXAPELKETA. Herriko Plazan. Urtero legez, garaikurrak, dirua eta txapelak banatuko
    dira. Izen-ematea: 20 €
  • 17:30 APAR FESTA, Arlutzeko kantxan. Bainujantzia jantzita ekartzea gomendatzen da.
  • 19:00 Herriko jaien hasiera ofiziala.
  • 19:30 Ginkanatrikia eta argazki erraldoia
  • 20:00 SALBEA, Andra Mari elizan, Aretxabaleta Abesbatzak lagunduta.
  • 20:00-21:30 AMAIA TXINTXURRETA DJaren emanaldia Herriko Plazan.
  • 21:00 Gazte afaixa (TXOSNA GUNEAN)
  • 22:30 Herriko taldeen kontzertuak: Gazte Iraultza, Freedom boys, Grito de Rabia eta Beste bat. (TXOSNA GUNEAN
  • 23:00 BOLO TXAPELKETA, bolatokian
  • 23:30 AMAIA TXINTXURRETA DJaren emanaldia Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak